Hernanin 2013an lau lagunek sorturiko proiektua da Otsaihen Garagardoa. Osinagako Errotaran baserrian hasitakoa; herriko jaietan, gaztetxeetan, lagunen artean...  lehenengo aldiz probatua.

 

Otsaihenak lupulua esan nahi du, 'Biera-belar' eta 'zerbeza-lore' bezalaxe. Landare hau ezinbestekoa zaigu garagardoa egiteko, eta gure izena da berari egiten diogun keinua.

 

Garagardoaz haratago doazen ideiek batzen gaituzte, bizitza eta eredu sozioekonomiko duin bat ahalbidetuko duen proiektu bat dugu helburu. Hau izan zen EH BIER KOOP kooperatiba sortzera eraman gintuen indarra. Saltus, Mitika, Barceloka eta San Donatoko lagunak izan ditugu bidelagun eta denon artean konpartitzen dugu Aitzoaineko (Nafarroa) produkzio gunea.

 

Beharrezkoa dugun aldaketan gure ekarpen txikia da Otsaihen, garagardoa txikian.

                                       Hernanin dena ez delako sagardo!