Kooperatiba

5 marka osatzen ditugun 11 lagunen artean sorturiko kooperatiba gara. Saltus, Mitika, San Donato, Barceloka eta Otsaihen garagardoak egiten ditugu bertan. Aitzoainen dugu fabrika, lehenago Txikita garagardoaren etxea izan zena. 2017an hartu genuen fabrika eta urtebeteko lan gogorraren ostean, guztiz eraldatu genuen. Egun 100.000 litroko produkzio gaitasuna dugu, botilan zein latan eskaintzen ditugu gure sorkuntzak. Taproom txiki bat ere egin dugu bertan, COVID 19ak uzten digunean gustura hartuko zaitugu Aitzoainen, gure etxean.