Otsaihen

Lau lagunen artean sorturiko proiektua da Otsaihen. 2013an mahai inguruan edukitako solasaldi batek ekarri gintuen gure garagardoa egiten hasteko abentura honetara. Sekulako astelehenarekin hasitako igande ugari eman genituen Osinagako Errotaran baserrian garagardo edangarri eta goxo baten bila, hamaika akats egin arren piskanaka ikasiz ere. Sorturiko edariarekin gustura; herriko jaietan, gaztetxeetan, lagunen artean... garardoa banatzen hasi ginen. Otsaihen izena aukeratu genuen, lupulua. Biera belar eta zerbeza-lore bezala ere deituriko landare hau ezinbestekoa zaigu, hau berari egiten diogun keinua. Garagardo edanerrazak egiten saiatzen gara, kalitatea sinpletasunean dagoela sinisten dugulako. Garagardo mota desberdinetan bilatzen dugu gure estiloa gorpuztuko duen errezeta. Garagardoaz haratago doazen ideiek batzen gaituzte, bizitza eta eredu sozioekonomiko duin bat ahalbidetuko duen proiektu bat dugu helburu... Hau izan zen EH BIER KOOP kooperatiba sortzera eraman gintuena. Saltus, Mitika, Barceloka eta San Donatoko lagunak izan ditugu bidelagun. Beharrezkoa dugun aldaketan gure ekarpen txikia da Otsaihen, garagardoa txikian.

Hernanin dena ez delako sagardo, egin topa!